ARTEA

Alain Urrutiaren margolanak ikusgai Madrilen

Alain Urrutia artista bilbotarrak Naufragio/Esperanza (Hondoratzea/Itxaropena) izeneko erakusketa paratu du Madrileko Casado Santapau Gallery-n. Pinturak ikusgai daude urriaren 27ra bitarte.

Urrutia egunerokotasunean interesatua dagoen artista da. Hala, eguneroko egoera tipikoak berraztertze artistikorako objektu bihurtzen ditu. Horrela, aurretik aukeratuak izan ez diren zenbait uneren balio estetikoa handitzen du.

Horretarako, figuraziotik abiatuta, kolore paleta mugatua dela medio, irudiak desfokatuz, eta hainbat enkoadratze erabiliz, bere pinturak izaera esanguratsua lortzen du. Hala, irudiek ametsetakoak, onirikoak dirudite, eta lausotasunaren bitartez lortzen du gauzek gehiago adieraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button