IKUS-ENTZUN

Basartena film laburren lehiaketaren deialdia

Urdulizeko Basartena tabernak antolatu ohi duen film laburren lehiaketaren deialdi berria zabaldu du. Film laburrak euskaraz zein gaztelaniaz izan daitezke eta maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu DVD formatuan (Taberna Basartena. Elortza Kalea, 19. 48610 Urduliz, Bizkaia) helbidean eta gehienez 25 minutuko iraupena izan beharko dute.

Epaimahaiak 12 lan aukeratuko ditu eta uztailaren 28an proiektatuko dira Urdulizeko Kulturgunean. Egun horretan, halaber, lan irabazleak iragarriko dituzte.

Honatx lehiaketak bananduko dituen sariak: Fikziozko Film Labur Onena (600 euro eta ikurra); Animazioko Film Labur Onena (600 euro eta ikurra), eta Euskadiko Zine Eskoletako Film Labur Onena (300 euro eta ikurra) eta azkenik , Euskaraz Eginiko Film Labur Onena (300 euro eta ikurra).

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak Basartenaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button