ESZENA

Atx Teatroak “Kaskarot” obra eramango du Arrigorriagara

Igandean, azaroak 22, eta Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 12:30ean, Atx Teatroak Kaskarot antzezlana oholtzaratuko du.

Nor da Kaskarot? Denok gara Kaskarot. Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea zen, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke. Definizioa honen gaur egungo neskato bat da gure Kaskarot. Pertsonaia askea bai, baina bere irudimen eta poztasun hori elkarbanatzeko arazoak dituena. Bere ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke.

“Distopia ardatz nagusitzat duten ikuskizunetan erabiltzen den estetika umeentzako baliagarria den galdetzen genion gure buruari. Baiezko biribila jasotzen genuen une oro, izan ere, umeak zeharo ohituta daude marrazki bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak ikusteaz. Are gehiago, espektakulu horietan egiten den hizkuntza trataera zeharo bat dator umeek erabiltzen duten euskararekin eta horrela ez bada, ondo legoke horrela izatea. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honetan umeak izango dira publiko nagusia, hau da, beraientzako egindako ikuskizuna izango da. Beti ere, umeekin batera doazen nagusiak albo batera utzi gabe”.

Lanaren sinopsia honakoak duzue: Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button