ESZENA

Antzerkia, dantza eta musika alternatiborako “Cúpula”

Aurten ere, bigarrenez, Cúpula Gune Garaikidea izeneko zikloa abiatu da Nexo Teatro taldearen eta Campos Antzokiaren elkarlanak sustatuta.
Irailaren 28tik abenduaren 20ra luzatuko den egitarau alternatiboan antzerki, musika eta dantza ikusi ahal izango da. Iragan asteburuan, Lagarto Lagarto konpainiak Emonautas lana egin zuen.

Beste taldeak, zortzi guztira, Euskal Herrian, Aragoin, Katalunian eta Madrilen dute egoitza.
Udazken honetan etorriko direnak eta noiz etorriko diren hemen dituzue:

Urriaren 4 eta 5ean, Matrioska taldea: Simone Müller lanarekin.
Urriaren 18an, Antonio J. Asiain: Música para sumergirse dentro obrarekin.
Azaroaren 1 eta 2an, Juan del Yuste: Qué teme a la madrugada.
Azaroaren 22an, Ziomara Hormaetxe: K-otika.
Azaroaren 29an, Katastrofen teatro: Qué ha sido eso.
Abenduaren 17an, TeatrodeCERCA: Que vaya bonito.
Abenduaren 20an, Teleskopika: Buenos tiempos.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button