ESZENA

ATX Teatroa konpainiak “BilakATXe” egingo du El Pobaleko burdinolan

MusEkintza jaialdiak beste ikuskizun bat eskainiko du maiatzaren 27an, El Pobaleko burdinolan. Oraingo honetan, ATX Teatroa konpainiak BilakATXe ikusgarria eskainiko du bi emanalditan.

Atx Teatroak burdinolaren funtzionamendua hartuko du oinarri gisa, eta “lau aktorek, soprano batek, dantzari batek, pole dancer batek, Tracken Studioko bideo proiekzioek eta soinu-atmosferek eta Revolta Permanent kolektiboaren musikak BilakATXe ekitaldia eskainiko dute. (…) El Pobaleko Burdinola izango da ur, su, txinparta, metalezko musika, opera eta antzerkiko eszenen agertokia. Burdinolaren gela bakoitzean eszena ezberdinak ikusiko dira: bisita amaieratik hasiko da, atmosfera kargatu eta saturatuan, sutegirantz jarraituko du, eta bertan ehunka urteko industrializazioko geruzak eranzten hasiko dira. Bisitariek dantza egingo diete suari mailuaren inguruan eta hauspoen ondoan uraren aurrean agertuko dira; azken helmugan ahotsak haize-notak xuxurlatuko ditu bisitari arin eta sotil guztietara itzultzeko. Osagai guztiak eskaintzen dira burdinolara egiten den bisita hori baino zerbait gehiago izan dadin.”

MusEkintza jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren museo guztietan antolatzen da eta hilero diziplina artistiko ugari biltzen ditu. Joan zen irailetik ekainera arte, Bizkaiko museo edo leku historiko guztietan izango da zertaz gozatu.

MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsultatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button