IKUS-ENTZUN

Film erakargarriak Zumaiako Ostarrena zineklubean

Film interesgarri sorta bat emango da Zumaian, martxora bitartean. Lehen saioan, Ken Loach britainiarraren I´m Daniel Blake film ederra pantailaratu zen.

Bihar bertan, otsailaren 2an, izango da bigarren hitzordua Paul Verhoeven zuzendari holandarraren azken lanarekin: Elle. Protagonista bideo-joko enpresa bateko exekutiboa da eta mendekua nahi du, bere etxean ezezagun batek modu biolentoan eraso ostean.
Lan honek duela gutxi Golden Globe sarietan atzerriko pelikula onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak jaso ditu. Filmean Isabelle Huppert, Laurent Lafitte, Anne Consigny, Charles Berling, Virginie Efira, Judith Magre, eta beste aktore batzuek hartzen dute parte. 2016an, Oscar sarietan Isabelle Huppert aktore onenen artean izendatua izan zen.

Hurrengo proposamenak hauexek dira: otsailaren 16an, Jim Jarmusch zuzendariaren Paterson filma; martxoaren 2an Raul Arevaloren Tarde para la ira;  eta martxoaren 16an, Corneliu Porumboiu errumaniarraren El tesoro

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button