Nontzeberri

Prototipo zaharrak eta berriak, Azkuna Zentroan

Iaz, Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa egin zen Azkuna Zentroan. Topaketak horien harira, orain Prototipoak: Saloia izeneko ekimena abiatuko dute, topaketa haietan gertatutakoaz hausnartzeko.

“Bilera diziplina anitzekoa eta jai-girokoa” izango da, eta lehenengoa maiatzaren 25ean egingo da. Horretaz gainera, 2018an egingo de topaketa berriaren inguruan ere arituko dira, topaketa bienala baita.

Hala, hilaren 25eko SALOIA #1 Alicia San Juanek gidatuko du, eta 2016ko Prototipoak Topaketan izan ziren protagonistek parte hartuko dute. Halere, gonbidatu berriak ere izango dira: Consonni ekoizpen-etxea, LaPublika proiektuarekin eta Azalako Idoia Zabaleta, Artiumekin elkarlanean garatutako Proklama proiektuarekin”.

Jai giroa Chico y Chica musika-taldeak jarriko du. Saioa Itxaso Diazen proiekzio batekin amaituko da, zeinak Cai Tomos artista eta koreografoak egindako Geure burua ahazten eta gogora ekartzen tailerra jorratzen duen.

 

Exit mobile version