BESTELAKOAKEUSKARA XEDE

“Atsotitzen Lehiaketa”, atsotitzak eta irudigintza uztartuz

Atsotitzak gure euskal kulturaren osagai garrantzitsuak dira, horien bidez euskal pentsaera eta hainbat kontu ulertzeko gakoak ematen dizkigutelako. Horregatik Iberba aholkularitzak eta Oskia Karrera argazki estudioak Atsotitzen Lehiaketa jarri dute abian, atsotitzak eta irudigintza bultzatzeko, gauza biak uztartuta.

Parte hartzaileek atsotitz bat irudi batean txertatuta aurkeztuko dute. Gehienez hiru aurkeztu daitezke. Irudiak abenduaren 31 baino lehen hona bidaliko dira: info@kukubat.eus

“Euskarak duen altxor handienetako bat bere hitzen bidez gorde izan den jakinduria da. Horregatik guk “esaera” eta “atsotitza” berben artean bigarrena aukeratu nahi izan dugu, hitz hori oso adierazgarria delako. “atsotitza” garai baten adineko jakintsu baten aholkua adierazi nahi zuen baina kasu honetan emakumeen aholkua. Gaur egun, ordea “atsoa” zentzu negatiboa izan dezaken baina hor ikusten da azken urteak edo mendeetako aldaketa bat izan dela. Beraz, itzul diezaiogun “atso” hitzari dagokion maila!”

Lehiaketa hau hiru hilean behin egin nahi dute, hortaz adi egon!.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button