MUSIKA

“Atlantikaldia” jaialdiaren zortzigarren edizioa

Lau egunez, irailaren 23tik 26ra, Atlantikaldia 2021 jaialdia Errenterian egingo da. Kontzertuen eta dantza emanaldien egitarauan Alos Quartet, Olatz Salvador, Joseba Tapia,  Dupla, Ibil Bedi Chill Mafia edo Mugan taldeak arituko dira beste askoren artean.

Zortzigarren edizioa Iparrotzarrak lelopean abiatuko gaur berton, eta Errenteriako hiru gunetan sakabanatuko da: Lekuona Fabrikara, Fanderiako tenis pistara eta Migel Irastorza futbito zelaira. Espazio bakoitzak nortasun propioa izango du, gai ezberdinak jorratuko dira bertan eta publiko ezberdina hurbildu ahalko da.

Gaur martxan jarriko da ekimena Oum marokoarrak Alos Quartet taldearekin egingo duen kontzertuarekin, Lekuona Fabrikako oholtzan. Datozen egunotan, bertan ere, Sharon Shannon irlandarrak Joseba Tapiarekin eskainiko du kontzertua; Ladama taldearen emanaldian Olatz Salvador izango da; Mali eta Frantziako Arat Kilo & Mamani Keita Madmuaselekin ariko dira; eta Che Sudaka taldea Zuriñe Hidalgorekin bilduko da. Azken egunean ere, Arima Soul taldea izango da bertan.

Migel Irastorza futbito zelaian Dupla, Ibil Bedi, J Martina, Chill Mafia, Antía Muiño, Blanquita Carraquela, DJ Flaca eta Gitano de Palo izango dira, besteak beste. Eta Fanderian  aldiz, Ene Kantak, Albosax edo Mugan taldeen doinuak izango dira entzungai.

Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak atlantikaldia.errenteria.eus web orrian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button