
Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean Poesia uneak 2013 izeneko ziklo poetikoa egiten ari dira. Asteon azken bi ekitaldiak izango dira, biak ala biak errezitaldiak: 6an, Ataramiñe elkarteko kideek parte hartuko dute, eta 7an, berriz, Hedoi Etxarte eta Oier Guillanen poetek.
Ataramiñe argitaletxea ardatz hartuta, kartzela eta sorkuntzaz arituko dira ekainaren 6ko partaideak, 19:30ean: “espetxeko bizipen propioak Ataramiñen argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte”.
Hedoi Etxarte eta Oier Guillan idazleek, berriz, euren poesia liburu berrietako olerkiekin ondutako errezitaldiak egingo dituzte: Sinplistak eta Elkartasun basatia, hurrenez hurren. Saioetan hainbat aktorek eta idazlek parte hartuko dute. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.