ESZENA

Kukai taldearen “Gelajauziak” Lasarte-Orian

Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna taularatuko du, gaur, Lasarte-Orian, 20:00etan; emanaldia Dantzaren X. Zirkuituaren baitan egingo da.

Jon Maya bertsolariaren eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko lankidetzatik sortu da Gelajauziak. Elkarlan horren abiapuntua hausnarketa bat izan zen: Zein funtzio betetzen dute dantza eta kultura tradizionalak gizartean eta egungo arteen munduan? Bada, gogoeta hori Gelajauziak obran gauzatu da.

Kukai 2001. urtean eratu zen; urte horretan Deiadarra koreografia aurkeztu zuen, eta harrezkeroztik, makina bat obra taularatu du, Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy illa… (2008), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button