ARTEA

"Comics acordonados" erakusketa Gasteizko Soka Etxean

Comics acordonados Soka Etxean gertatutako istorioei buruzko komikien erakusketa da. Humore finez, Gasteizkoak diren hainbat komikigilek XV. mendeko etxe historiko honi buruzko kontakizunak sortu dituzte urriaren 12ra arte iraungo duen erakusketa honetarako.

Atariko arkuko frantziskotarren kordoiak ematen dio izena etxeari. Barruan XIII. mendetik XV.era bitarteko egitura-elementu garrantzitsuak kontserbatzen dituen dorrea dago. Juan Sanchez Bilbao judu kristautuak egin zuen.

Gauzak horrela, egungo eta garai horretako pertsonaiak nahasten dituen humorez betetako erakusketa da.

Beste alde batetik, Turismo bulegoan Vitoria, en clave de cómic erakusketa ikusi ahal izango da eta hilaren 21a eta 23a bitartean komiki tailerrak egingo dira 12:00etan leku berean. Turismoa erakarri nahian Gasteizen egiten ari diren aldaketen parodia da Vitoria, en clave de comic.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button