IKUS-ENTZUN

Astelehenean bukatzen da Begibistan parte hartzeko epea

Amurrion egin ohi den Begibistan film laburren lehiaketa maiatzaren 25etik 28ra bitartean egingo da. Lanak jasotzeko epea astelehenean, hilak 21, amaitzen da. Ekimena euskal zinegile orori zuzenduta dago.

Begibistan film laburren lehiaketan parte hartu nahi duten zinemagileek euren lan laburrak bidali beharko dituzte martxoaren 21a baino lehen. Horretarako, pelikula bakoitzeko DVD bat igorri beharko da honako helbide honetara: BEGIBISTAN 11. Amurrioko Bosgarren Zine Astea. Godamiturri 4, 1. C. 01440 Izarra. Araba. Internet bidez ere egin daiteke bidalketa: hemen.

Lanok gehienez 25 minutuko iraupena izango dute eta DVDarekin batera izen-emate fitxa beteta, filmaren hiru argazki, eta zuzendariaren beste bat bidali beharko dira.

Ofibistan sekzio ofizialerako aukeratuko diren filmek 300 euro jasoko dute. Horrez gain, aurten sekzio berri bat inauguratuko dute: Infobista. Atal berri horretan Ofibistan aukeratu ez diren lanak jasoko dira eta sari propioak izango ditu. Lehenengo sariak 300 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak 200 euro eta txapela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button