BESTELAKOAK

Asteburu kultural oparoa atondu dute Leioan

Mabi Revueltaren Abeceda erakusketa Vanguardia galeriak aukeratu du ARCO 2010erako. Lengoaia eta ikasketa egiteko erak aztertuta, Revueltak XX. mendearen lehenengo hamarkadetara eta eszena txekiarraren giro berritzailera eramango du publikoa. Lana Abeceda lan bateratuan dago inspiratuta; azken hori, halaber, Vitezslav Nezval poetak, Karel Teige diseinugileak eta Milca Mayerova dantzari eta koreografoak egindako lana da. Beste gauza asko izateaz gainera, emaitza erakusketa hau da. Zabalik dago hilaren 30era bitartean Kultur Leioako erakusketa aretoan.

K Producciones (Euskadi) konpainiaren La charca inútil antzezlana berriz, bihar taularatuko dute Auditoriumean 20:30ean. Obrak gizarte baten zoramena salatzen du; izan ere, gizarte honetan, hurbilenekoen nahigabea ere merkaturatzen da.

Dantzari dagokionez, igandean Kataluniako Nats Nus konpainiaren Momentari lana ikusi ahal izango da Auditoriumean 12.00etan. Emanaldia Dantza Zirkuitoa 2010 ekimenaren baitan dago. Kubo baten sei aurpegiekin, Tari, obrako protagonistak, sentsazioz, kolorez, soinuz, irudiz… betetako bidaia eskainiko du.

Azkenik, asteartean, hilak 20, zineaz gozatzeko aukera izango da. Izan ere, Paisito (Ana Diez, 2008) filma proiektatuko dute 20:00etan Hispanoamerikar Zinea zikloaren barruan.

Kultur Leioak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button