MUSIKA

Asteburu honetan “Ura bere bidean” izeneko kontzertu erraldoia

Fair Saturday Fundazioak antolatuta, Ura bere bidean kontzertu-ekitaldia abenduaren 10ean eta 11n aurkeztuko da, 20:00etan, Bilbao Arenan.

Kultura eta enpatia soziala oinarri hartuta  Fair Saturday Fundazioa 2015ean sortu zen, Bilbon eta Bizkaian, “kultura izaerako ekimen berritzaileen bidez, mundu bidezkoagoa, bertutetsuagoa eta pertsonen premiekiko sentikorragoa sustatzeko asmoz, betiere pertsona, hiri eta kultura desberdinen arteko topaketa-zubiak ezartzen saiatuz.”

Entitate horren bultzadaz izen handiko euskal artistak (Gatibu, Huntza, El Drogas, Doctor Deseo, Olatz Salvador, Mikel Urdangarin, SUA, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Eñaut Elorrieta, Idoia, Mäbu, En Tol Sarmiento, eta Zetak) arituko dira agertokian 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal abestien orkestra-bertsioak (Fernando Velazquezek konposatutakoak) interpretatzen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button