BESTELAKOAK

Asteburu honetan “Open House Nazioarteko Jaialdia”, Bilbon

Open House Nazioarteko Jaialdia urriaren 24 eta 25ean ospatuko dute Bilbon, Kaleak Bizi goiburuarekin. Ekimenak arkitekturazko eta kulturazko egitaraua eskainiko du, eta herritar ororentzat irekia izango da. Jaialdiak bere formatua egokitu du pandemiari begira.

Jaialdi honen bidez bertoko arkitektura eta hirigintza ezagutzera eman nahi dira, eta Open House Bilbao jaialdiaren laugarren edizio honetan, hiriko espazio publikoak izango du protagonismoa.

Jaialdiak prestatutako jardueren egitarau baten bidez, “gogoeta bat egitea proposatzen du, kaleek, plazek eta parkeek gaurko egunean betetzen duten zereginaren inguruan, eta pentsatzea nola egokitu behar zaizkion eta ahal zaizkion haiek errealitate berriei. Hala, hiriko zenbait espazio publiko hautatu eta ikusiko dira, eta haietan hainbat alderdi analizatuko dira, hala nola azpiegitura berdea eta mugikortasuna, eta XXI. mendean hirian zer eginkizun duten zehazten saiatuko da”.

Hala bisita gidatuetarako nola jarduerak gauzatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko eta jaialdiaren inguruko informazio guztia eskuratzeko, jo Open House Bilbao jaialdiaren web orrialdera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button