ESZENA

Dantzaz konpainiaren “Mintzo” Gasteizen

Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitoaren barruan, gaur, Gasteizko Hegoalden, Jesús Ibáñez de Matauco antzokian, 20:30ean, Dantzaz konpainiaren Mintzo lana ikusteko aukera izango da. Jakin badakizue, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duela Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitoa eta 54 emanaldi egingo direla 19 eszenatoki ezberdinetan, urte osoan zehar.

Mintzo lanak mintzairei, komunikazioari eta inkomunikazioari, hizkuntzak baino hobe adierazten duen gorputzari, zalantzei eta goganbeharrei erreparatzen die: guri, gizakioi buruz mintzatzen da. Lan hau gizabanakoen arteko ulermenaren, mestizaiaren eta tolerantziaren poema bat da.

Dantzaz taldea Euskal Herriko dantza eszenikoan azken txinparta izan da, Europako hainbat artista ezagunen lankidetzari esker. Dantzaz, urtero, europar dantzari ugari biltzen dituen aukeraketa-proba batean aukeratzen ditu konpainia osatzen duten hamar dantzariak. 
Lan honetarako koreografiaren prestaketan Sophie Antoine, Hilde Koch, Eric Gauthier eta Jone San Martin bildu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button