MUSIKA

Asteburu honetan musika Bilboko “Aurrera Fest” jaialdian

Larunbatean, uztailak 25, kontzertu interesgarri bat ondu dute Bilboko Euskalduna Jauregian:  Capsula: Bestiarium. Eta igandean, Xabi Aburruzagak euskal soinuak haizatuko ditu.

21:15etan hasita, Capsula taldeak Bestiarium lan berria aurkeztuko du Bilboko Euskalduna Jauregian garatzen ari den Aurrera Fest jaialdiaren baitan. Psikodelia iluna, soinu espazialak, errepidea eta elektrizitatea biltzen dituen tratatu berria da lan hori. Martin eta Coni bikoteak (gitarra eta baxua) eta Alvaro Olaetxeak (bateria) gidatzen dute Capsula. David Fricke-k (Rolling Stone aldizkariko seniorra) eta The Cramps, X, eta The Who taldeekin alderatu dute.
Bere soinuak garage rockaren intentsitatea eta rock and rollaren sustraiak nahasten ditu post punk, noise eta psikodelia ilunarekin, eta energia txundigarri eta bizia eskaintzen du.

Eta igandean, uztailak 26, 20:00etan, euskal musika izango da protagonista Xabi Aburruzagarekin. Musikari, trikitilari eta konpositorearen bosgarren lanak Bost izena darama. Zuzenekoan, lan berriko lanak interpretatuko ditu, eta aurreko lanetako abestien errepaso txiki bat ere egingo du. Tradizioa eta modernitatea uztartzen dira musikak eta dantzak bat egiten duten kontzertu honetan; izan ere, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas dantzariek ikuskizunerako propio sortutako koreografiak dantzatuko dituzte, eta kontzertu are dinamikoagoa egingo dute.

Programatu diren kontu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button