LITERATURA

“Tximeletak airera” errezitaldia

Gaur, urtarrilak 15, Hitzordua poesiarekin ekimenaren barruan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, 20:00etan, Pilar Corcuera eta  Xabier Olaso poetek, Victor Gutierrez musikariarekin batera, Tximeletak airera izeneko errezitaldia egingo dute.

Hitzordua poesiarekin ekimena urrian hasi zen, eta hilero poesia izan da protagonista. Hortaz, maiatzera bitartean luzatuko den egitarauaren barruan, Txaro Martínez eta Mary Zurbano bikoteak, dantza eta poesia uztartzen dituen Maneras de Amar saioa egingo dute, otsailean. Martxoan,  Rikardo Arregi eta Felipe Juaristiren txanda izango da. Verso a Verso… poesia maratoia egingo da apirilean, eta ekimena ixteko, Y el poema se hizo música… definitivamente izeneko saioa antolatu da, maiatzerako.

Gaurko saioan, ikuspegi poetikotik abiatuta, eguneroko gaiak oinarri dituen poemen deklamazioa izango da. Paradoja, soinua, hitz-hotsak eta errima-jolasa batzen dituen puzzle poetikoa. Tradizioan oinarri izanda ere, berrikuntza duten pieza poetikoak eskainiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button