MUSIKA

Asteburu honetan “Ekinez Jaialdia” egingo da Bergaran

Ekainaren 9 eta 10ean, Ekinez Jaialdia ospatuko da Bergarako Labegaraieta kiroldegiaren inguruan, eta bertan kaleko musika jorratzen duten talde asko batuko dira.

Ekinez Jaialdiak “Euskal Herriko zein atzerriko musika alternatiboari dagokion espazioa ematea du helburu. Horretarako, erreferenteak diren taldeak eta DJ-ak batuko ditu kontzertu masibo formatuan. Aurten, gainera, jaialdiaren eskaintza handitu da egin da musika genero eta formatu berriei tokia eman zaie.”

Egitaraua 28 musika taldek osatuko dute. Ostiralean, ekainaren 9an, Añube, Skabidean, Biznaga, Tatxers, Brigade Loco, Hofe X 4:40, Denso+Mutiko&Tatta, Odolkiak Ordainetan, Brava, Rebel Noise eta Balloon Framek osatuko dute programazioa, eta, larunbatean, ekainaren 10ean, Brigada Criminal, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko, Letagin, Alvilda, LaMia Mari, Perlata eta Bull Brigadek.
Lehen egunean 17:30ean zabalduko diru ateak eta azken kontzertua 01:00etan amaituko da. Bestetik, ekainaren 10ean, 11:30etan zabalduko dira ateak, eta aurreko egunean bezala itxi. Kontzertuen arteko eszenatoki aldaketak DJ saioek girotuko dituzte. Saio horietan, DJ Mugu, Montxu Iruña, Suizidio Kolektivo eta Pineapple Sweets DJak arituko dira.

Jaialdiak 3.000 pertsonatik gora hartuko ditu Bergarako Labegaraieta kiroldegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button