IKUS-ENTZUN

Erretratua eta antierretratuaren ideiaren inguruan

Aste honetan, maiatzaren 25etik 29ra, Tabakalerako Sukaldean erretratua eta antierretratuaren ideiaren inguruan ikus-entzunezko jardueraz betetako programa  garatuko da. Erretratua/ Autorretratua/ Antierretratua izenburupean hainbat proiekzio eta hitzaldi saio, eta hiru egunetako tailer praktiko ere antolatu da.

 Zine munduko hainbat aditu eta zuzendari hurbilduko dira Donostiara: Germán Scelso, Natasha Nedelkova, Isaki Lacuesta, Nuria Cubas, Michela Depetris, Santiago Fillol, colectivo Playtime Audiovisuales, Félix Fernández, Su Fiedrich, Juan Daniel Molero eta Rafael Berrio.

“Kamaren, pantailan zein eszenan ematen diren erretratuak eta iruditik, absentziatik, ertzetik, ukapenetik… kontatzen diren erretratuak. Erretratu guztiak autorretratu bat ekartzen du? Erretratua bestearen baieztapen modu bat da, ni-a baieztatzekoa? Ala, erretratu-antierretratua posiblea da?”

Gaur, maiatzak 25, hitzaldia eta programaren irekiera izango da goizean. Eta arratsaldean, Nuria Cubas zinegilearen Ana y Kazuyo filma pantailaratuko da.

Datozen egunetako programazioa hemen kontsultatu ahal duzu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button