
BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdia gaur eta bihar egingo da Bilbon, eta nazioarteko rock, blues eta soul musikaz gozatzeko aukera paregabea egongo da.
Betiko legez, talde mitikoak hurbilduko dira kontzertu potenteak emateko asmoz, tartean, Blue Öyster Cult, The Dead Daisies, Alan Parsons Live Project, Lita Ford, Samantha Fish, Eric Bibb, Errobi edota Sex Museum.
Gainera, ohi den bezala, bertoko talentua ikusarazteko, etorkizun handiko sei talderen emanaldiak izango dira esparruaren kanpoaldean kokatutako Voodoo Child agertokian: Colajets, Head Holes, Los Retros, Sonic Trash, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless eta Ziraun.
Gogoan hartu, gainera, larunbatean, Errobi euskal talde mitikoak parte hartuko duela.
Jakingarri guztiak: Bilbao Music Legends Fest.