MUSIKA

Asteburu honetan, Arrasate Blues jaialdiaren seigarren edizioa

Arrasate Blues jaialdiaren seigarren edizioa uztailaren 18tik 21era bitartean izango da. Egun horietan guztietan, 20 kontzertu programatu dira hainbat tokitan.

Lehen egunean, European Blues Challengean garaipen handia lortu duen talde bat arituko da: A contra blues, 2024ko irabazlea. Baina barikuan hasiko dira kontzertu guztiak: Vulcanizadas taldea izango da lehena. Emakumez osatutako talde bizkaitar honek bere lehen diskoa aurkeztuko du, 2023ko udazkenean El Tigre Studiosen grabatutako hamaika abesti dituena. Bluesaren eta soularen artean mugitzen dira kantak.
Ondoren, Zerendepya eta Diablues ta Bluezifer taldeen txanda izango da. Amann & The Wayward Sons talde bilbotarra izango da gero, eta The Allnighters taldeak amaiera emango dio lehen egun horri.

Larunbatean, hilak 20, The Half Nelsons, Mingo Balaguer & Pablo Sanpa Blues Blast, Olana Liss, eta Ina Forsman taldeen txanda izango da. Forsman bluesen indar handiz zapaltzen duten emakumeen belaunaldi baten lekuko da. Frosmanek eta bere taldeak Euskadin jotzen duten lehen aldia izango da.

Azkenik, uztailaren 21ean, Ibai Garcia Blues Project, eta Arima Soul taldeek kontzertuak egingo dituzte, goizean eta arratsaldean, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button