IKUS-ENTZUN

35. Euskal Zine eta Bideo Bilera

Euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra den Euskal Zine eta Bideo Bileraren 35. Edizioa, azaroaren 26tik abenduaren 1a bitartean egingo da Lekeition. Aurten 35 laburmetrai aurkeztu dira eta horietatik 30ak lehiatuko dute Zilarrezko Antzarra eskuratzeko.

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileek hiru mailatan sailkatu dituzte lanak: argumentuzkoak, (dokumental edo erreportajeak) eta sormenezkoak. Laburmetrai profesionalak 13 izan dira eta lan amateurrak aldiz 17. Amateurren artean, sormenezkoak aurkeztu dira batik bat eta laburmetrai profesionalen artean argumentuzko eta sormenezko 5, eta azkenik, 3 dokumental edo erreportaje daude.

Urte honetan, 2 nafar, 12 gipuzkoar eta 16 bizkaitar aurkeztu dira Zinema eta Bideo Bilerara, eta horietatik 4 lekeitiarrak dira.

Lehiaketaz kanpo bi lan pantailaratuko dituzte. Azaroaren 28an, Urko Olazabal eta Xutek aurkeztuta Lekeitio, arteak kalean erreportajea ikusiko da. Lan honek, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren irudiak eta iritziak jasotzen ditu. Bestetik, azaroaren 29an, Koldo Leniz lekeitiarrak Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza dokumentala aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button