LITERATURA

Aste honetan, “Poesia eta Pentsamendua” izeneko jardunaldiak, Donostian

Aste honetan, irailaren 16an eta 17an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan eta Txillida Lekun Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak antolatu dira. Duela urte dezente Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi eta Aritz Gorrotxategiren bultzadaz sortu ziren makina bat poeta eta idazle biltzen dituzten jardunaldiok.

Hilaren 16an, bidean jarriko da lehen hitzordua, non Iñigo Astiz, Lizar Begoña, Elena Olave, Jesus Rodriguez eta Julieta Valero poetek errezitaldi musikatua burutuko duten. Poetokin batera Jon Makuso biolin jotzailea arituko da.

Bigarren eguneko errezitaldia 18:30ean hasiko da Fernando Golvanoren hitzaldiarekin. Bere ostean, Eli Tolaretxipi eta Luis Garderen errezitaldia programatu dute antolatzaileek. Kasu honetan, musika Haritan (Iratxe Paredes biolontxelo-jotzailea eta Jon Makuso biolin-jotzailea) taldeak jarriko du.

Bi emanaldietan, segurtasun eta higiene neurrien protokoloa aplikatuko dira, eta aretoaren edukiera murriztua izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu