ESZENA

“Hozkailua” eta “Zazpi Senideko” antzezlanek agur esango dute ekainean

Agur esango digute ekainean Euskal Herriko txoko ezberdinetatik biran ibili ondoren, Artedrama Antzerki Eskolak ekoiztutako Hozkailua eta Zazpi Senideko ikuskizunek.

Bide luzea egin dute bi antzezlanek eta pozik agertu dira artistak herri eta hirietan izandako harreragatik. Hala ere, haien esanetan, “poz berriei lekua uzteko garaia heldu zaigu, bide berriak ibili behar ditugu”. Hala, ikasturteari merezitako amaiera eman nahi diote eta azken aukera eskainiko diete oraindik antzezlanak ikusi ez dutenei.

Hortaz, Hozkailua obra ikusteko azken aukerak izango dira (atzo, ekainak 6, Bilborock aretoan), eta Donostiako Gazteszenan, ekainaren 28an, 20:00etan.

Eta Axut!, Artedrama  eta Iparraldeko  Le Pettit Theatre de Pain konpainiek elkarlanean ekoitzitako Zazpi Senideko ikuskizunaren azken lau emanaldi eskainiko dira ekainaren 2an, Hazparnen (Ttattolan, 17:30ean); ekainaren 9an Hondarribin (Itsas Etxean, 19:30ean); ekainaren 22an, Larrabetzuko Gaztetxean, 20:00tan) eta ekainaren 29an Zestoan (Antzokian, 20:00tan) .

Ander Lipusek, Artedramako zuzendariak  azaldu duenez, badute dagoeneko beste proiektu bat labean, eta laster buru belarri sartuko dira urrian estreinatuko den Zaldi Urdina proiektuarekin.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button