IKUS-ENTZUN

Aste honetan Miarritzeko Latinoamerikako Zinema jaialdia

Atzo hasita eta urriaren 6ra bitartean, Miarritzeko Latinoamerikako Zinema jaialdia garatuko da, munduko alde horretako film luzeak, laburrak eta dokumentalak pantailaratuz. Ardatz diren pelikula hauekin batera lehiaketak, kontzertuak, mintzaldiak eta topaketak ere programatu dira.

22. edizioko kartelean Brasil, Argentina, Mexiko eta Txile bezalako herrietako filmak barneratu dira. Guztiak seguruenik onak, ikuslearengan lilura edota zirrara sortaraziko dituztenak.

Egunero izango duzue zer ikusi. Programazioa hemen begiratu ahal duzue.

Baina lehen aipatu dugun bezala, filmez gain badira beste ekimen paralelo batzuk, aipagarrienetako bat da, Roberto Bolaño (1953-2003) idazle txiletarrari urriaren 3an, egingo zaion omenaldia. Txileko herriaz ere Estatu kolpearen ondorioei buruzko jardunak eta proiekzioak ere antolatu dituzte.

Musika ez da faltako, gaur ere, Paco Ibañezen kontzertua izango da, Gare du Midin, 21:00etan, eta bere ahotsean entzun ahalko dira Latinoamerikako hainbat poeten letrak.

Informazio guztia (euskaraz ez) hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button