ARTEA

Alberto Peralen ateak Marzana galerian

 

Alberto Peralek (Santurtzi, 1966) erakusketa paratu du Bilboko Marzana espazioan ekainaren 17ra bitartean.

Bizkaitarrak espazioak bitan banatzen dituen irudi eta eskulturak paratu ditu. Horrela, formak sortzen ditu, eta forma horiek beste dimentsio batera sartzeko ateen modura funtzionatzen dute.

Forma horiek sinpleak dira, triangeluak edo erronboak, eta sarritan etxeen aurrean agertzen dira, haizebideen gisara, baina artistarentzat balio sinbolikoa dute, barrualdea eta kanpoaldea lotzen baitituzte. Ateok zuhaitzen azpian edo aulkien gainean agertzen dira. Lehenengoak mundu lurtarraren eta zerukoaren arteko ardatzarena egiten du; bigarrenak, berriz, hutsik dagoen aulkiak adierazten duen ausentzia nabarmentzen du.

Peral Arte Ederretan lizentziatua da eta Gure Artea saria jaso zuen 1996. urtean. Honako hau Marzanan paratzen duen lehendabiziko erakusketa da, aurretik zenbait erakusketa egin ditu, hala nola, Bilboko BBK Aretoan eta Rekalde Aretoan, eta Windsor galerian. Madrileko Reina Sofia zentroan ere jarri du ikusgai bere obra.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button