BERTSOTAN

Aste honetan abiatuko da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa

Ostiralean, irailak 13, Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa hasi eta urriaren 26ra arte luzatuko da, eta tartean  20 saio antolatuko dira. Betiko legez, auzolana eta talde lana izango da oinarria.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsoa lurraldeko bazter gehienetara eramateko apustua egingo du beste behin, “bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune eta plaza berriak barneratuz eta molde parte hartzaileak praktikan jarriz”.

Aurten -taldekako txapelketaren zazpigarren edizioan- talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri batu dira, eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak (Irurtzun, Tafalla, Etxauri, Irunberri, Iruñea eta Tuteran).

Edizio honetan 13 talde eta ia 100 parte hartzaile arituko dira ostiraletik aurrera. Izan ere, egun horretan, Lesakan eta Sunbillan izango dira saioak, eta hurrengo egunean, Lizarran izango da zertaz gozatu.

Eta diogun moduan, urriaren 26an finala izango da Garesen, eta lehiaz gain, “Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da”.

Badatoz Bardoak, gozatu eurekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button