IKUS-ENTZUN

“Zinebiexpress 2018” asteburu honetarako antolatu da

Zinebi Jaialdiaren 60. edizioa laster barru hasiko da, eta bere ateak zabaldu baino lehen beste lehiaketa berezi bat egingo da datorren asteburuan: Zinebiexpress. Lehiaketa ezagunaren 11. edizioa izango da aurtengoa. Parte hartu nahi izanez gero, azaroaren 3an, larunbatean, eman behar da izena, 09:30etik 10:30era, Bilboko Campos Elíseos antzokian.

Dakikezuenez ekimen hori film laburrak asmatu, idatzi, ekoiztu, eta muntatu behar dira 48 ordutan, eta banaka edo taldeka har daiteke parte. Lan horietan nahitaezkoa da Bilboko kale eta hiri-eremuetan filmatzea, eta pelikulek ezin dute bost minutu baino gehiago iraun.

Izena ematerakoan, antolatzaileek film laburra grabatzeko eta aurkezteko materiala banatu dute partaideen artean,  eta gero zehazturiko gaia azalduko diete. Filmak azaroaren 5ean entregatuko dira, 18:30etik 19:30era.
Horren ostean, azaroaren 8an, 20:00etan hautatutako lanak proiektatuko dira eta sariak banatuko dira. Sari potoloak egongo dira tartean, eta  lehena 1.000 eurokoa izango da.

Onenak aukeratzeko epaimahaia osatu da honako adituekin: Katixa Agirre (idazlea eta EHUko doktore eta irakaslea), Laura Montesinos (zinemako eta telebistako muntatzailea) eta Itziar Zorita (kultura-bitartekotzan aditua eta EHUko irakaslea).

Jakin beharreko guztiak Zinebin duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button