LITERATURA

Gabriel Kortak "Laugarrenak lau" izeneko poesia antologia kaleratu berri du

Donostian jaio zen Gabriel Korta poeta baina ia bere bizitza osoa Errenterian eman du. Orain arte argitaratutako lanak eta poema berriak: Isiletik, Okarana, Harri hautsiak eta Testigantza izan dira.
Kukuaren kukantzak eta Maitasunaren indarra ere sortu zituen baina ez dute argia ikusi.

Josanton Artze, Jose Luis Padron, Iñaki Bastarrika eta Andoni Salameroren lagun estua. Azken hauen sostengua garrantzitsua izan zen Harri hautsiak idazteko, -bere hitzetan- habitat bat eskaini baitzioten.
Arazo psikiatrikoen ostean hasi da berriz idazten.
Gaurko aurkezpena izango da horren seinale.

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button