ESZENA

Askatasunaren kontzepzioaren inguruan

Bihar, hilak 13, Gasteizko Félix Petite Antzokian, eta 19:30ean hasita, Lasala konpainiak Shine ikuskizun berria egingo du.

Zertan sinets dezakegu gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko? Nola distiratu, jada ezin badugu norberarengan sinistu? Galdera horietan oinarriturik da Judith Argomanizek zuzendutako dantza konpainia donostiarraren hamabosgarren lan hori.

Shine pieza berri honen bidez konpainiak bizi garen garaietako askatasunaren kontzepzioaren inguruan hausnartzeko gonbitea luzatu nahi dio publikoari.

“Arrakastaren eta gorputzaren martirioaren ideia agertzen da obran, gaur egungo gizartea aztertzen. Lana oihu desesperatu bat da, gorputzaren objetualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epe laburreko mendekotasuna eta ihesaren etengabeko bilaketa jorratzen dituena. Pieza, dantzaren kodeetan, spoken-word-ean, soinuan eta eszenaratze baten distiran oinarritutako esperientzia da. Eszenaratze horretan, zortzi interpreteren gorputzek gizarte/linbo horren distirak eta ispiluak islatzen dituzte, nortasuna definitzea da helburua. Lanak gure espiritualtasunaren definizioa bezalako gaiak jorratzen ditu, orain arteko irizpenen arabera.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button