
Pájaro 1 Pájaro 2 taldeak lan homonimoa atera du. Banda (David Madinabeitia gitarrarekin eta Álvaro Larrory baterian) joan den urtean eratu zen eta hauxe lan bere lehen lana. Bat-bateko pop eta rock uztarketa moduko zerbait egiten dute, batzuetan psikodeliara hurbilduz. Lan hau joan den asteburuan aurkeztu zuten Helldorado aretoan.
Javier Letamendiak grabatu ditu 10 doinuak eta nahasketa eta mazterizazioa Noisestudioan egin da Iosu Gonzálezen eskutik. Lanaren koloreak eta irudiak Javi Prietok jarri dizkie.
Taldea oso berezia da, berezi eta koka-ezina. Behin eta berriz atzera jotzen dute proposaturiko kantak suntsitzeko, sarraskian murgiltzeko, doinu erabat hipnotikoak lortu arte. Dena sartzen dute lapiko berean, mantra musikalak erdietsiz.
Lan berri honekin batera, Braun Retrofuture eginiko Vodevil kantaren bideoklipa atera da.
Taldearen erro eta proposamen musikalak zeintzuk diren jakin nahi badituzue bikotearen bandcamp espazioan begiratu ahal duzue.