Nontzeberri

Memoriaren boterea

Datorren igandean, azaroaren 26an, eta XIII. Dantza Zirkuituaren eskutik, Cielo rasO konpainiak Pequeños actos koreografia estreinatuko du Donostiako Gazteszena aretoan, 20:00etan.

Igor Calongek zuzenduriko Pequeños Actos obran “ekintza txikietan oinarritutako atalak handiagoak diren beste batzuekin elkartzen dira, beste ekintza handiago baten garapena direnak. Gertaera guztiek, gisa sentimendu baten interpretazioa dira eta haietatik egindako bidaiak dira zutaz dudan iritziaren emaitza”.

Haurtzaroko memoriaren estrata luzeak eta lanbrotsuak elkartzen dira, guztiak ere zentzu baten bila. Leire Otamendi, Nekane Mendizabal, Gorka Gurrutxaga eta Beñat Urretabizkaia eszenan aritzen dira, eta horiek ere bat egiten dute esatean: “haurtzaroan izandako irudipen guztien arteko lotura baten bila dira, plastilina jokoetatik eta koloretako marrazkietatik, bestelako garaietan harrapatzen nauten irudiak, eta izurrite iraunkorrean tematzen zaizkidanak. asmakizun zati txikiak, botere apurrak, memoriaren boterea”.

Exit mobile version