IKUS-ENTZUN

Emakumeek ekoiztutako arabiar zine erakustaldia, Donostian

Ekainaren lehen egunetan bi film pantailaratuko dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Newando elkarteak antolatutako emakumeek ekoiztutako arabiar zine erakustaldiaren barruan.

Hala, bihar, ekinak 1, Anemarie Jacir zuzendariaren When I saw you izeneko lana eskainiko da. Lanaren nondik norakoak jakiteko, honatx sinopsia: “Jordania, 1967. Mundua bizi eta aldakor dago: energiaz gainezka dela estilo berriak, musika berriak eta kutsatzen den itxaropen zentzu bat pizten ditu. Jordanian aldaketa mota desberdin bat da abian, Palestinako mugatik zehar igarotzen diren milaka errefuxiatuekin… Abentura, maitasun, umore eta askatasun desiraz betetako bidaia da, baina batez ere pertsona baten bizitzako une baten historia da, esnatzen delarik ikusten baitu mundu osoa irekia dela eta dena posible dela; hau da, biziago sentitzen zaren une horren historia da. Mugarik ezagutzen ez duen giza espirituaren bidaia da”.
Filmaren ostean eztabaida zabalduko da Tamara Tamimi palestinar ekintzaile eta idazlearen presentziarekin.

Ostegunean, Raquel Castells-ek zuzenduriko A tiro de piedra de la cárcel izeneko lana ikusteko parada egongo da. Zuzendariak berak hala deskribatu du lanaren gakoa: “ Palestinako Lurralde Okupatuetan haztea ez da gauza samurra. Eskolara zoazenean zure amak ezin du jakin noiz itzuliko zaren. Baliteke arratsalde horretan bertan izatea, baliteke urtebete igarota izatea. Lagunekin egiten duzun paseoa poliziaren galdeketa batez amai daiteke. Edozein gautan, soldadu talde bat irits daiteke zure etxera, eta kartzelara eraman zaitzake -zu zeu, zure anaia, zure aita edo denak batera-, zure familiaren aurrean eskuak lotu eta begiak estali ondoren. Horretarako ez da aparteko arrazoirik behar, nahikoa da han egotea, gaztea izatea”.
Ondoko eztabaidan Raquel Castells (dokumentalaren zuzendaria) eta Charlotte Kates  (Palestinako preso politikoekiko elkartasun sareko kidea) bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button