BESTELAKOAK

Durangoko Arte eta Historia Museoko programazioa

Gerediaga Elkartearen 50. urteurrenarekin bat eginez, hiru ekintza nagusi antolatu dira hil honetarako Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Alde batetik, Ramon Oleagaren bilduma pertsonaleko 20 mapez osotutako Durangaldeko kartografia izeneko erakusketa ikusgai jarri da. Erakusketaren osagarri gisan, egileak berak idatzitako katalogoa argitaratu dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Arte eta Historia Museoak.
Durangaldeko 333 argazki zahar biltzen dituen Zuri-beltzean klik erakusketa ibiltariak ere Durangoko Arte eta Historia Museoan geldiunea egin du, eta urri osoan, ikusgai izango da.

Azkenik, Historia astintzen izeneko hitzaldi zikloa ere abiatu da bertan Durangaldeko historian sakondu eta ezagutza zabaltzeko. Urriko asteazkenetan lau hitzaldi izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Gaur berton, Margarita Maturana. Edo zelan mundua aldatu Berriztik, J. Manuel Cembellin-en eskutik; urriaren 21ean Errioxa eta Durangaldearen harremanak, J. Luis Lizundiaren eskutik; eta urriaren 28an Aitaren Etxea. Baserria Euskal Herriko historiaren oinarrizko iturria  Alberto Santana historialariaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button