MUSIKA

“Hitzen Hotsak”, formatu txikiko hitzaldi musikatuak

Apirilean formatu txikiko hainbat hitzaldi musikatu antolatu ditu Iruñeko Karrikiri Elkarteak Hitzen Hotsak ekimenaren barruan.

Antolatzaileen hitzetan, “hitza eta musika uztartzen dituen hiru saioren bitartez, artistari bere lanaz hitz egiteko aukera eman nahi diogu. Saio bakoitzak ordu beteko iraupena izanen du gehienez eta, egileak, besteak beste, hitz eginen digu bere musika osatzeko prozesu horretaz edo zeintzuk diren bere musika osatzeko ideien iturriak”.

Joan den apirilaren 8an izan zen lehen saioa, Gari kantariarekin. Hurrengo hitzordua ostiralean, hilak 13, izango da Anari kantariarekin. Bera ere ibilbideaz eta sortzeko prozesuaz mintzatuko da. Anari musikariaren azken lana Epilogo bat (Bidehuts) izan da. Zure Aurrekari Penalak (2015, Bidehuts) diskoaren azken hitz gisa sortu zen. Anariren hitzetan, “lan misteriotsua da, era berean, ziklo bat ere ixten du”. Diskoak sei doinu biltzen ditu, bat instrumentala. Hauetan ere hitzek pisu handia daukate, bai eta tempo geldoek ere, aurreko lanean bezala. Hala, epilogo hau bere aurrekariaren maila berean edo gorago kokatzen dela esan behar da gordinagoa eta zuzenagoa badelako.

Azken saioan, Iparraldeko musikaren ordezkaria den Aguxtin Alkhatekin izango dira zaleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button