MUSIKA

Zarauzko Putzuzulok kontzertu andana atondu du astebururako

Gaur 21:00etan hiru talderen kontzertua izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean: Dictadura, Canadian Rifle eta No Slogan. Hirurek hardcore punk musika jotzen dute eta azken biak Chicago hiritik datoz.

Larunbatean, maiatzaren 8an, 22:00etan, Rockumentalak-en programazioaren aurkezpen festa gisa, Mantisa zarauztarrak, Tom Boyle getxotarrak eta Munlet (Deusto, Ermua, Mendaro eta Bermeo) joko dute. Aurtengoa Rockumentalak ekimenaren hirugarren edizioa izango da eta hil honetan egingo da Putzuzulon. Horrela, hilabete osoan musikari buruzko bideo emanaldiak ikusi ahal izango dira.

Aurkezpen hori egiteko, larunbatean Mantisa taldeak kaleratu berri duen diskoa aurkeztuko du eta Munletek, Cañon izena duen lana atera berri duela aprobetxatuz, grabazio horretan biltzen diren doinuak joko ditu.

Amaitzeko, maiatzaren 9an, 21:00etan, crust estiloko kontzertua egongo da Kroaziatik datozen Nulla Osta eta Esloveniako Anaroba taldeen eskutik.

Gaurko eta igandeko kontzertuak 21:00etan hasiko dira, Rockumentalak-eko festa berriz, larunbatean, 22:00etan.

Xakela Gaztetxe Asanbladak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button