MUSIKA

Gaur hasiko da Goierriko Jazzaldia

Goierriko Jazzaldiaz gozatzeko aukera izango duzue egunotan Ordizian. Hiru egunez, eta uda sasoian ohikoa den bezala, jazz soinuak zabalduko dira herri horretan ere.

Gaur hasiko da jaialdia, 22:00etan, Juan de Diego Grebalariak taldeak egingo duen kontzertuarekin. Juan de Diegok, tronpeta jotzaile bilbotar nekaezinak, Grebalariak izeneko diskoa plazaratu zuen joan den urtean. Grebalariak berezko 10 konposizioez osatuta dago, eta hiru artista bikain eta erakargarrien ekarpenaz aberastuta dator: Toni Vaquer piano-jole mallorcarra, Pere Loewe kontrabaxu-jolea eta Ramon Prats bateria-jolea.

Ostiralean, Plaza Nagusian hainbat kontzertu ondu dira: 18:30ean, Goierriko Musika Eskola arituko da; 20:00etan, Alain Concepción Quartet; eta 23:00etan, Irati Bilbao.

Azkenik, uztailaren 9an, larunbatean, Mikel Salvador Quartet izango da Aramako Parkean 19:00etan, eta geroago, 21:00etan, Afrika Bibang arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button