ARTEA

Ilustrazio laborategi bat antolatu dute Huarte Zentroan

Maite Mutuberria ilustratzailea arduratuko da Huarte Zentroak abiatu nahi duen Ilustrazio laborategiaz. Ekimena autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzenduta dago, eta hiru hilean behin egingo da euskaraz.

Edizio bakoitzean, “artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko”. Laborategia larunbatetan egingo da eta saioetan parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egingo dituzte, eta jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko aukera izango dute.

Antolatzaileek azaldu duten bezala, “poema batetik abiatuta, partaide bakoitzak ex libris bat sortuko du, hau da, liburuetan izena jartzeko zigilua. Horretarako, kontzeptua, sintesia eta irudiek iradokitzeko duten ahalmena landuko dugu. Norberak gustuko duen poema eramanez gero, ex libris pertsonalagoa lortuko du.

Maite Mutuberria Ilustratzailea Ikus-Entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan goi-mailako teknikaria da. Bere lanak hauek dira: Lohia (Pepitas, 2018), Irrimola (Ikaselkar, 2022), Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (2016) eta Istorioen zooa (A fin de cuentos, 2020). Aipamen askoren jabe  da: Haur eta Gazte Literaturako 3. Edizio Sari Nazionala 2019, Kirico Saria 2019, Album Ilustratuen Lazarillo Saria 2014, Etxepare Saria 2013, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button