LITERATURA

XVIII. Edebé Saria abian da

260 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Haur literaturaren modalitatean 157 obra aurkeztu dira, eta 103 gazte literaturakoan, gaztelaniaz (180), katalanez (57), galizieraz (15) eta euskaraz (8). Horixe da, agian, sariketaren ezaugarri bereziena: lau hizkuntza horiek aukera-berdintasuna izatea lehiatzeko orduan. Aurreko hamazazpi edizioetan, gaztelaniazko 19 liburu, katalanezko 10 eta galizierazko 4 gertatu dira irabazle.

Autonomia-erkidego guztietatik iritsi dira lanak. Hala ere, aipatzekoak dira Latinoamerikako hainbat herrialdetatik iritsitako lanak: Argentinatik, batik bat, Kolonbia eta Mexikotik, eta neurri apalagoan, Ekuador, Kuba, Bolivia, Costa Rica eta El Salvadorretik.
Halaber, katalanezko lanen kopurua antzekoa izan bada ere, Galiziako eta Euskal Herriko idazleen partaidetza bikoiztu egin da: % 60 galizierazko nobelen kasuan, eta % 50 euskarazkoenean.

Haur literaturan, kontaera errealista umorez zipriztinduak nagusitu dira. Gazte literaturan, ordea, fantasia, ekintza eta salaketa gailendu dira istorioetan.
Egile arrakastatsuen zerrenda horretan, Carlos Ruiz Zafón, Gabriel Janer Manila, Elia Barceló, Agustin Fernández Paz, Juan Madrid, Fina Casalderrey, Andreu Martin edo Pasqual Alapont aipa ditzakegu.

Aurtengo sariak orotara 55.000 € banatuko ditu: 30.000 € gazteentzako lanarentzat eta 25.000 € haurrentzako lanarentzat.
Lanak estatuko lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galizieraz. Halaber, ONCE-rekin itundutakoa medio, braillez ere argitaratuko dira. Liburu berri horiek martxotik aurrera izango dira liburu-dendetan.

Iazko irabazleak Marta Gené Campsen Sugandila-buztan zopa eta Jordi Cerveraren Heriotza sei hogeita bostekoan izan ziren.

Edebé taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button