LITERATURA

“Emakumea eta Literatura” zikloa Iurretan

Josune Muñoz adituak, Emakumea eta Literaturaren inguruan bi hitzaldi emango ditu Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean, martxoaren 5 eta 11n. Lehenak Femenino usos de la literatura du izena, eta bigarrenak Comic femenino actual du titulua. Bigarren honetan emakumeek sortutako komikiaren historiaren ibilbide historiko eta geografikoa eskainiko du.

Hiru ikuspuntutatik komiki femeninoaren azterketa proposatuko da: begirada, historia eta trazua. Tresna hauekin, pentsatzen duguna baina askoz obra gehiagoz osatutako mundu literarioa ikusgarri egin eta antola dezakegu.

Kultura fenomeno guztietan bezala, hasieratik, emakumeak komikiaren munduan egon dira, baina begirada mota, gaia, pertsonaiak eta trazuak modu bikoitzean egin ditu ikus ezin, eta beraien ekarpena ez da ikusgarria gertatu.

“Emakumeen literatura beti izan da intimistagoa eta autobiografikoagoa. Horrekin ez dut esan nahi gizonezkoek horrelakorik egiten ez dutenik, baina emakumeen artean maizago egin izan da. Beste aldetik, komiki munduan, emakumeek hartu dute emakumearen gorputza normalizatzeko lana. Irudi sexista eta misoginoaren aurrean, emakumeek hartu zuten gure irudi errealago bat lortzeko lana”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button