ARTEA

Artiumek “Elena Mendizabal. Eskultura” erakusketa abiatu du

Artiumek Elena Mendizabal. Eskultura erakusketa paratu du. Bertan, egile donostiarraren 70 pieza baino gehiago jarri dira, “lan berrienetatik laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako lanetaraino”. Beatriz Herraez eta Enrique Martinez Goikoetxea dira komisarioak.

Elena Mendizabalek laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan gertatu zen kultura-eferbeszentzia eta gizarte-aldaketa aro hartan parte hartu zuen. Nazioarteko artearekin kontaktuan izan zen eta bertoko beste artista batzuekin ere bai, hala nola Maria Luisa Fernandezekin, Juan Luis Morazarekin eta Txomin Badiolarekin.

Euskal Herriko eskulturaren tradizioa berrinterpretatu zuen eta harriarekin eta burdinarekin trataera bereziak sortu zituen. Artiumek jakinarazi duenez, “harriaz eta burdinaz bestelako materialak erabiltzea (poliesterra, beruna, parafina, zura), pieza askoren polikromia eta beste hizkuntza formal bat bilatzea  dira Mendizabalen urte horietako eskulturaren ezaugarri nagusiak, erreferentzia arkitektonikoak zein biomorfoak dituzten lanekin.
Urte hauetan zehar, eraikuntzako lengoaia eboluzionatuz joan da, motibo ikonografikoekiko  elkarrizketan. Eskala-jokoek eta kolorea, ispiluak, paper margotua edo argi elektrikoa sartzeak haren proposamenen narrazio-izaera zabaltzen dute, eta hizkuntza pertsonala eta ezagutzeko modukoa ematen diete. Bere obren irudiak erabiltzeak eta formalizazio berrietan aluminioa eta giltzadurak sartzeak garatutako ikerketa-ildo nagusiak kondentsatzea ekarriko du pieza horietan, eta bere ibilbidean erreferentziakoak izango diren obrak sortuko ditu.

  1. urteaz geroztik, lantegian egiten duen lana irakaskuntzarekin partekatzen du, EHUko Arte Ederren Fakultatean.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button