ESZENA

Artisten ezagutza “Begirada Gurutzatuak” ekimenaren bidez

Malandain Ballet Biarritz eta La Fundicion kultur eragileen artean sortu zen koreografia-trukeen proiektu hori, Begirada Gurutzatuak. Helburua Iparraldeko eta Hegoaldeko artisten ezagutza, mugikortasuna eta lan globalaren ikusgarritasuna bultzatzea da. Egindako edizioetan kolaboratzaile kopurua eta proiektuaren eragin-eremua handituz joan da.
Euskal Herrian koreografiaren artea indartzeko sortu zen Begirada Gurutzatuak Malandain Ballet Biarritzek bultzatutako Lurraldeko Koreografia Gunea garatzeko proiektuaren barruan dago.

Aste osoan garatuko da aipaturiko ekimena. Hala, martxoaren 23an, Biarritzen, Kale Companhia de Danca taldeak hiru sorkuntzak bateratzen dituen ikuspuntua proposatuko du. Martxoaren 24an, Eva Guerreroren txanda izango da Gorpuztu piezarekin. Gorpuztu dantza garaikideko pieza da, zuzeneko musikarekin, erlijio ezberdinetan egiten den gorputzaren erabilerari buruzko ikerketa batetik sortua. Martxoaren 25ean, Amaia Elizaranek Arima egingo du. Dantza garaikidea eta soinu-errepertorioa nahasirik, eta hainbat instrumentu erabiltzen ditu, hala nola pianoa, harpa zelta eta bere ahotsa.

Igandean, hilak 26, La Fundicion aretoan izango da azken ikusgarria: Sine Qua Non Art. Gorputza paisaia potentzial modura, metafora sozial gisa erabilita. Larruazala jantzi gorputzaren arkitektura agerrarazteko, berau ezkutatzea haragia azaleratzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button