IKUS-ENTZUN

Angela gure laguna da

AlhóndigaBilbaoko Black is Beltza erakusketaren ekitaldi paraleloen barruan, bihar, proiekzio berezia egongo da 19:00etan, Auditoriumean: Free Angela Davis and all political prisonners (Shola Lynch). Aurkezpena Eider Rodriguez idazleak egingo du Angela gure laguna da tituluarekin.

Obra honetan ekintzaile, irakasle, idazle, eta Black Power mugimenduaren ikonoa zenak mundu osoko borroken artean dauden loturak azalduko ditu: feminismo beltza, arlo kolektiboaren garrantzia, Palestina eta espetxeen industria-konplexua bezalako gaiak berriz hartuta.
Lan honetan, Angela Davisek aditzera emango digu herriek bete ahal eta behar duten zeregina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button