Nontzeberri

“Haizetara” jaialdiko bandarik onenak

Asteburuan garatu da Amorebieta-Etxanon Haizetara banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamaikagarren edizioa.  Azto, azken egunean, lehiaketako sariak banatu ziren, eta banda guztien artean Farra Fanfarra izan zen edizioko irabazlea. 10.000 euroko saria eskuratuko du.

Farra Fanfarra (Portugal) musikari eta animatzaile portugaldarren taldea da, euforia kolektiboan eta energia positiboen transmisioan espezialitate maila altukoa, musika akustikoa eta haize eta perkusio musika-tresnen boterea erabilita horretarako. Erritmoaren indarra eta zirku saio bariatuak konbinaturik, gertaera bakarrak eta aldez aurretik asma ezinezkoak dira Farra Fanfarraren emanaldi guzti-guztiak.

Aipaturiko sariaz gain, ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia eta 4.000 eurorekin) Brass Street Boys taldeak eskuratu zuen.
Instrumentistarik onenarentzat saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia eta 1.000 eurorekin) Mateja Dansok (Farra Fanfarra) eta Gabriele Stoppa (Camillocromo Swing Orchestra) musikarientzat izan zen.

Gainera, epaimahaiak, banden goi mailako kalitatea ikusita, aho batez, epaimahairen sari berezia The Busquitos bandari ematea erabaki zuen. Sari honen irabazlea izateak Amorebieta-Etxanon antolatzen den programa kulturalen batean emanaldia emateko konpromisoa dakar.

Exit mobile version