ESZENA

Artedrama eta Dejavu Teatroa konpainiak Agurainen

Aguraingo Harresi Aretoak martxora arteko egitaraua iragarri du. Programazioan antzezlan dezente bildu dute. Hala, Artedramak Publikoari gorroto obra taularatuko du otsailaren 2an, eta Dejavu Teatroak, berriz, Azken portua.

Bihar bertan, gainera, En La Lona Teatroa konpainiak adin guztietako publikoarentzako obra antzeztuko du: Sialuk, hartz txiakiaren bidaia. “Sialuk hartz arrea da, burutik oinetaraino marroi marroia eta ipar poloan bizi da bere ama Nannuralukekin batera; Nannuraluk ipar hartza da, burutik oinetaraino txuri txuria. Sialuk zoriontsua da ipar poloan, baina badu zerbait, halako egonezin bat… bere historia ezagutu nahi du”. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Martxoari dagokionez, Kolektibo Monstrenko taldeak Entre Lombrices lana oholtzaratuko du 9an. Eta, azkenik, 16an, Zirika Zirkus taldeak Txarlestrup aurkeztuk du publiko guztiarentzat.

Antzerkiaz gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira Agurainen. Esate baterako, otsailaren 16an Napoka Iria taldeak joko du, eta martxoaren 23an flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Berriketan ikuskizunaz gozatu ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button