ARTEA

Arteari buruz idaztea

Abenduaren 2 eta 3an , EHUko Bizkaiko Campusean, Arteaz Idatzi V. Jardunaldiak burutzen ari dira. Jardunaldi horiek Ikerketa Arte Garaikidean Doktorego Programaren barnean garatzen aridira.

Arteaz idaztea (zertaz, zertarako, zeren aurka, zergatik, zeren inguruan) jarduera
liluragarria da, eta, beharbada,  ikusteko arteen hezkuntza programetan ez zaio behar duen lekua ematen.
Alde batetik, idazkera horrek nolabaiteko zehaztasuna eskatzen du; izan ere, arte ikasleak hitzaren bidez egokitu behar du bere ikerketa esparru akademikoan, eta, horretarako, ezagutza, gaitasun eta kontzeptu tresna oso zehatzak behar ditu.
Beste alde batetik, arteari buruz idazteak filosofia zein kritika ukitzen ditu, kazetaritza eta fikzioa, eta, horietan guztietan, artistak presentzia aktiboa izan dezake edo izan behar du.
Jardunaldien helburua da ezaugarri horiek dituen jarduera ezartzea Fakultatekoen artean, graduaren azken ikasturteei, masterreko ikasleei eta doktoregoko ikasleei begira.

Gaurko hitzorduetan, Nerea Lekuonak Testuak forma hartzen duenean izeneko saioa egingo du eta geroago, Agustin Fernandez Mallok Errealismo konplexuan idaztea gaia garatuko du.

Informazio guztia hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button