ARTEA

Artea gerturik ezagutzeko aukera “Irekiak” ekimenarekin Donostian

Irekiak Gallery Weekend Donostia ekimenaren laugarren edizioa irailaren 12tik 15era egingo da bertako zenbait espazio artistikotan. Egun horietan jendeak gertutik ezagutu ahalko du sorkuntza garaikideena antolatu diren jarduera eta erakusketa ugariren bidez. Oraingoan parte hartzen duten galeriak bost dira: Cibrián, La Central Art Gallery eta Arteko Grosen; Ekain arte lanak Alde Zaharrean eta Arteztu Antigua auzoan.

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE), Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatu eta koordinatzen dute Irekiak jaialdia, arrakasta handikoa izan ohi dena, eta urteroko hitzordu artistiko bihurtu dena. Izan ere, “urtero eskaintzen dituen ezinbesteko bisita gidatuek zirkuitu inspiratzaile bat osatzen dute, artea mota guztietako publikoengana hurbiltzeko eta diziplina desberdinetatik sortzaileek egiten duten lana ezagutzera emateko”.

Aurtengo edizioan instalazioak, performanceak, argazkilaritza, eskultura, pintura, marrazkia, arte digitala, proiekzioak… denetarik izango da Irekiak Gallery Weekend Donostia ekimenaren barruan.
Gainera, Tabakalerako erakusketa-areto nagusian Garazi Navas eta Manu Gaigneren Sonografia Irudipenak-Urteaga izeneko kontzertua ere programatu da eta Kursaaleko fatxadan proiekzioak ere izango dira, Hotaru Visual Guerrilla kolektiboari esker.

Informazio guztia Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button