LITERATURA

Artea eta literatura hitzaldiak, Gasteizen

Artea eta literatura hitzaldiak antolatu dira hilabete hauetan Gasteizeko Montehermoson. Ekainera bitartean, hilero, hainbat gai jorratuko dituzten adituak bilduko dira.

Otsailean abiatu zen ekimena, Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian gaiaren inguruan. Martxoan, Emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna izan zen aukeraturiko gaia. Horretarako Txaro Arrazola-Oñatek Artea eta Amatasuna: sortzea vs. ugaltzea izeneko gaia aztertu zuen, eta Jon Martin aditua Emakume bertsolarien lekuaz aritu zen.
Apirilean, Iratxe Larreak Emakume artisten bizi-planteamenduak izeneko saioa burutu zuen, eta Paulo Kortazarrek New York eta Kirmen Uribe: literatur sistema, globalizazioa eta konektografia tituludun hitzaldia egin zuen.

Hil honetan, maiatzaren 20an, Mari Mar Boillos adituak Bidaia euskal literaturan eta futbolean izeneko saioa egingo du, eta Jon Kortazarrek Literatura eta futbola Ramiro Pinillaren eleberrietan hitzaldia egingo du.
“Futbola eta literatura errealitate antagoniko gisa aurkeztu izan dira tradizionalki. Hala ere, nazioartean ospe handia duten genero ezberdinetako autoreek paper esanguratsua aitortu diote futbolaren munduari beren lanetan. Euskal literaturan ere hala izan al da? Futbolak presentzia izan du euskarazko testu literarioetan? Hitzaldi honek galdera horiei erantzuna ematea bilatzen du, hiru ardatzetatik begiratuta: ikerketatik, didaktikatik eta sorkuntzatik”.

Datorren hilean, ekainean, Polizia-eleberria Euskal Herrian gaia jorratzeko Josean Morlesin eta Manu Lopez Gaseni bilduko dira bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button